Kate-transferentzia

Polimeroen kimikan kate-transferentzia esaten zaio prozesuan gertatzen den erreakzio berezi bati zeinetan hazten ari den polimeroaren zentro aktiboa beste molekula bati transferitzen zaion[1].

P• + XR' → PX + R'•

Kate-transferentziaren ondorioz lortutako polimero-kateak laburragoak dira teorian izan behar zuketena baino, hots, pisu molekular txikiagokoak dira. Berez gerta daiteke edo kate-transferentziako agente baten bidez sortzea eragin daiteke. Kate-transferentzia gerta daiteke adizio-polimerizazio mota guztietan.

Zentro aktiboaren transferentzia egin dakioke hasarazleari, monomeroari, polimeroari edo disolbatzaileari.

  1. Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 98-117 or. ISBN 84-86967-01-5..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne