Kate Sheppard | |
---|---|
(1905) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Catherine Lopez garcia |
Jaiotza | Liverpool, 1847ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Zeelanda Berria |
Heriotza | Christchurch, 1934ko uztailaren 13a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Addington Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | William Lovell-Smith (en) (1925eko abuztuaren 15a - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, militante politikoa, sufragettea, ekonomialaria, argitaratzailea, kazetaria eta sufragista |
Kidetza | National Council of Women of New Zealand (en) |
Katherine Wilson Malcolm (Liverpool, Ingalaterra, 1847ko martxoaren 10a - Christchurch, Zeelanda Berria, 1934ko uztailaren 13a), ezagunagoa Kate Sheppard izenez, Zeelanda Berriko sufragista ospetsuena eta eragin handikoena izan zen. Haren ahaleginari esker, Zeelanda Berria izan zen, 1893an, emakumeen boto eskubidea onartu zuen lehenbiziko herrialdea.[1][2][3]
Zeelanda Berria emakumeen sufragioa gizonezkoen baldintza berdinetan onartu zuen lehen herrialdea izan zenez, Sheppardek helburu hori lortzeko egindako lanak eragin nabarmena izan zuen beste herrialde batzuetako emakumeen sufragioaren aldeko mugimenduetan.[4][5]