Kathy Acker | |
---|---|
(1996) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1947ko apirilaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Tijuana, 1997ko azaroaren 30a (50 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia bularreko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | New York Hiriko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Brandeis Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, komiki gidoilaria, performancelaria, prosalaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | William Burroughs |
|
Kathy Acker (New York, 1947ko apirilaren 18a – Tijuana, 1997ko azaroaren 30a) estatubatuar idazle postmodernista izan zen.
Karen Lehmann jatorri judu-alemaniar familia batean jaio zen. Bere burua kulturalki judutzat hartu zuen, baina erlijioarekiko interesik gabe. Robert Ackerrekin ezkondu zen eta idazle izatea erabaki zuen. Senarrarekin joan zen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon ikastera. Graduatu gabe New Yorkera joan zen, non idazkari, stripper eta ikuskizun pornografikoetan lan egin zuen. Maitasun-harremanak izan zituen hainbat pertsonarekin eta bisexuala izan zen. 1995ean Londresera joan zen bere bikotekidearekin. 1980ko hamarkadaren amaieran, New Yorkera itzuli zenean, unibertsitateetako irakasle izan zen, minbiziak jota hil zen arte.
Eleberrigile esperimentala, antzerkigilea eta saiakeragilea izan zen. Idazketa urratzaile batekin, haurren traumak, sexualitatea eta matxinada bezalako gaiak jorratu zituen. Black Mountain Collegen olerkariak, William S. Burroughs, David Antin, Carolee Schneeman, Eleanor Antin, frantziar teoria kritikoa, mistizismoa, pornografia eta literatura klasikoaren eragina jaso zuen.