Katsushika Hokusai | |
---|---|
(1839) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Honjo (en) , 1760ko urriaren 31 |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Uraga |
Talde etnikoa | japoniarra |
Heriotza | Asakusa, 1849ko maiatzaren 10a (88 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna 1790(e)ko hamarkada) ezezaguna (1797 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Irakaslea(k) | Katsukawa Shunshō |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, xylographer (en) , ilustratzailea, ukiyo-e artista, artista, artista grafikoa, grabatzailea, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista bisuala eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Edo |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Japonismoa Kasei culture (en) ukiyo-ea |
Genero artistikoa | ukiyo-ea erretratua |
Katsushika Hokusai (葛飾北斎), Hokusai (北斎) izenaz ezaguna (Edo, gaur egungo Tokio, 1760ko urriaren 31 - Tokio, 1849ko maiatzaren 10a), margolari, marrazkilari eta grabatzaile japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen. Ukiyo-e pintura estiloko maisua da. Bere obra hainbat izenez sinatu ondoren (Shunro, Sori, Kako, Taito, Gakyonjin, Iitsu eta Manji)[1], 1797tik aurrera Hokusai izena erabili zuen soilik. Ospetsuak dira haren Fuji mendiko hogeita hamasei ikuspegi (富嶽三十六景, Fugaku Sanjūroku-kei), 1830-1833 aldera[2] eta Fuji mendiko ehun ikuspegi (富嶽百景, Fugaku Hyaku-kei), 1834-1835,[3] Fuji mendiarekiko Hokusairen obsesioaren adierazle.[4] Azken obra horretako parte dira, besteak beste, Kanagawako olatu handia (神奈川沖浪裏, Kanagawa Oki Nami Ura) eta Fuji mendia ostarte-egunetan edo Fuji gorria (凱風快晴, Gai Kaze Kaisei), Hokusairen fama Japoniatik kanpo hedatu zuten inprimaketak.
Hokusai Manga (北斎まんが, 1814-1849 aldera[5]) izenekoan, trebezia handiz, herri bateko biztanle guztien bizimodu eta jarduerak umorez islatu zituen.
Hiroshige-rekin batean, eragin handia izan zuen Europako margolaritzan; Degas, Van Gogh, Paul Gauguin, Claude Monet eta Toulouse-Lautrecengan, besteren artean. Izan ere, XIX. mendeko inpresionismo ondoko artista horiek bereziki haien lanen bilduma egiten zutenez, haren obra askok margolari horietako askorengan eragina izan zuen. Hala, Richard Lane historialariaren hitzetan, "Hokusai famatu egin bazuen obraren bat badago, Japonian zein Japoniatik kanpo, obra hori izugarrizko inprimatze-multzo hori izan beharko luke".[6] Izan ere, Hokusairen izena ezaguna bazen ere, lan horren aurretik, harexen ondorioz lortu zuen bere izenaren onarpen zabal hori.[7]