Katuarrain

Katuarrain
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaCarcharhiniformes
FamiliaScyliorhinidae
GeneroaScyliorhinus
Espeziea Scyliorhinus canicula
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Katuarraina (Scyliorhinus canicula) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Scyliorhinidae familiakoa.[1]

Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da, plataforma kontinentalean eta goialdeko aldatsetan, Norvegia eta Britainiar uharteetatik Senegaleraino, 63° N eta 12° N latitudeen artean.[2] Gehienbat hondo hondartsu, legartsu edo lupetsuetan ibiltzen da, metro gutxi batzuk eta 400 m arteko sakoneran[3]. Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan katuarraina elasmobrankioen artean ugarienetako bat da. Populazio gehienak egonkorrak dira toki gehienetan.[4] Bizkaian itsuki, momatx edo pitarrosa deritzote.[5]

Arrantza jarduerak direla-eta, galtzeko arriskuan dago Kantauri itsasoan. Izan ere, arrantzaleek nahi gabe sareetan harrapatzen dituzte katuarrainak, eta gero uretara botatzen dituzte, hilda.[6]

  1. Kindersley, Dorling (2001, 2005). Animal. New York: DK Publishing. ISBN 0-7894-7764-5
  2. Animal. DK Publishing ISBN 0-7894-7764-5..
  3. Rodriguez-Cabello, C., Sanchez, F., Olaso, I. 2007. Distribution patterns and sexual segregations of Scyliorhinus canicula (L.) in the Cantabrian Sea. Journal of Fish Biology. 70: 1568-1586
  4. Ballard, W., Mellinger, J., Lechenault, H. 2005. A series of normal stages for development of Scyliorhinus canicula the lesser spotted dogfish (Chondrichthyes: Scyliorhinidae). Journal of Experimental Zoology. 267: 318-336
  5. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  6. Matauko Rada, Iñaut. (2024-04-15). «Hildako dozenaka katu-marrazo aurkitu dituzte Getariko itsas hondoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne