Kautela-neurria edo kautelazko neurria[1] auzitegiek, epaiaren emaitza bermatzeko, behin-behinean hartzen duten neurria da. Prozesu penalean, epaia kondenatzailea bada erabakitakoa beteko dela segurtatzeko hartzen da.[2]
Horrenbestez, administrazio publikoko organo batek edo botere judizialeko epaile edo magistratu batek, aurretik juzgatu gabe, administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren ondorioek interesdunentzat edo alderdi prozesalarentzat ondorio osoak izan ditzaten har ditzakeen jarduketa edo erabaki guztiak dira. Horretarako, bi baldintza bete behar dira: fumus boni iuris edo zuzenbide onaren itxura, eta periculum in mora edo arriskua denboraren joanean.[3]