Kazakhstan eta Errusia arteko muga | |
---|---|
borders of Kazakhstan borders of Russia | |
![]() | |
Geografia | |
Herrialdeak | ![]() ![]() |
Luzera | 6.846 km |
Kazakhstan eta Errusia arteko muga Kazakhstango Errepublika eta Errusiako Federazioa banatzen dituen nazioarteko muga da. Muga 6.416 kilometroko nazioarteko muga jarraitua da, eta bi herrialdeetako lurraldeak bereizten ditu. Nazioarteko muga jarraiturik luzeena da eta baita munduko bigarrena ere (soilik Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada artekoaren atzean, baina hau bi zatitan banaturik dago).
1930ean arautu zuten, Kazakhstango SES Errusiako SESFetik banandu zenean, eta nazioarteko muga bilakatu zen Sobietar Batasuna 1991n desegin zenean. 2006an herrialde biek muga-itun berri bat sinatu zuten.[1][2]