Kektxiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 420.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak mesoamerikar hizkuntza maia hizkuntzak Quichean (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | kek |
Ethnologue | kek |
Glottolog | kekc1242 |
UNESCO | 1751 |
IETF | kek |
Endangered Languages Project | 8090 |
Kektxiera[1] (Q'eqchi) hizkuntza Guatemala iparraldean hitz egiten den hizkuntza da. 715.000 hiztun dauzka. Migrazioen eta jaiotza altuen eraginez, lurraldea eta hiztunak irabazten ari den Guatemalako hizkuntza bakarra da eta elebakartasun eta bizitasun maila altuena daukana ere bai, lau hizkuntza handienen artean behintzat. Azken errolda egin zenean Guatemalako bigarren jatorrizko hizkuntza handiena zen, baina litekeena da orain lehenengoa izatea. Hizkuntza handien artean banaketa dialektal txikiena daukana omen da, eta ohituraz prestigiozko aldaera argi bat daukan bakarra.