Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Kellseko liburua | |
---|---|
Apaindura eta irudiz beteriko San Joanen Ebanjelioko sarreraren testua duen orrialdea (292. orria). | |
Datuak | |
Idazlea | (K.o. 800. urtea.) |
Argitaratze-data | VIII. mendea |
Generoa | Erlijioa |
Jatorrizko izenburua | Book of Kells Leabhar Cheanannais |
Herrialdea | Eskozia eta Irlanda. Dublingo Trinity College unibertsitateko liburutegian gordetzen da. |
Orrialdeak | 340 orr. |
Formatua | Eskuizkribua |
Euskaraz | |
Izenburua | Kellseko liburua |
Kellseko liburua (ingelesez Book of Kells, eta irlanderaz Leabhar Cheanannais; batzutan Kolunbaren Liburua ere deitua), San Kolunbaren Ebanjelario Handia bezala ere ezaguna bada, K.o. 800. urtean zeltiar fraideek irudi apaingarrez ilustratu eta idatziriko eskuizkribu bat da. Irlandar kristautasuna eta arte irlandar-saxoiren pieza nagusia da, nahiz eta amaitzeke egon, Erdi Aroari biziraun dion eskuizkribu argiztatu baliotsuenetakoa da. Bere edertasun handia eta bukaeraren teknika bikaina dela eta, aditu askoren ustez erdi aroko arte erlijiosoaren aztarna garrantzitsuenetakoa da. Latineraz idatzirik dago, Kellseko liburuak Testamentu Berriaren lau ebangelioak ditu, baita aurre-oharrak eta azalpen oharrak, edota irudi eta koloredun miniatura ugari ere. Gaur egun eskuizkribu hau MS 58 erreferentziaz Irlandako Errepublikako hiriburua den Dublingo Trinity College unibertsitateko liburutegian ikusgai dago.