Kelsey Christine Plum (Poway, Kalifornia, AEB, 1994ko abuztuaren 24a), Emakumeen Saskibaloi Elkarteko (WNBA) Las Vegas Aces taldeko saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da. Emakumezkoen 3x3 saskibaloian urrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[1][2].
Batxilergoko hezkuntza amaitu zuen La Jolla Herriko Day School La Jolla-n, San Diegoko, (California) parte den komunitatea. Plumek Washingtongo Unibertsitatean ikasi, eta unibertsitateko saskibaloian jokatu zuen. 2017ko otsailaren 25ean, Plumek 57 puntu lortu zituen senior gauean, egindako 28 jaurtiketetatik 19 sartu baitzituen NCAA I. Dibisioko emakumezkoen saskibaloi errekorra hausteko, 3.397 punturekin. 2017ko martxoaren 20an, Plumek NCAA puntuen errekorra hautsi zuen denboraldi bakarrean 1.080rekin[3]. San Antonio Stars-ek 2017ko WNBA aukeraketa-saioko lehen hautaketa orokorrean hautatu zuten.