Kesha | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kesha Rose Sebert |
Jaiotza | Los Angeles, 1987ko martxoaren 1a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Pebe Sebert |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franklin High School (en) ![]() Brentwood High School (en) ![]() Barnard College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, raperoa, aktorea, musikagilea, animal rights advocate (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ke$ha |
Genero artistikoa | electropopa dance popa synthpopa pop rock pop rap (en) ![]() rock dantza countrya |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra giltzadia sintetizadorea upright piano (en) ![]() perkusio instrumentua |
Diskoetxea | RCA Records Kemosabe Records |
keshaofficial.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Kesha Rose Sebert (Kesha edo Ke$ha izenez ezaguna; ˈkɛʃə ahoskatua; Los Angeles, Kalifornia, 1987ko martxoaren 1a) pop-abeslari, rapper eta musikagile amerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela, Dr. Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zen Flo Rida rapperraren "Right Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duen XXI. mendeko abestia da.
Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen, Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu. Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumaren Cannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da [1].
Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean, Madonna, Debbie Harry, Queen, Johnny Cash, Aaron Neville, Bob Dylan eta Beastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabilten spoken worda dance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariaren festa-neska desfasatu itxura eta autotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker, Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu.