Kevin Roche | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eamonn Kevin Roche |
Jaiotza | Dublin, 1922ko ekainaren 14a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Guilford, 2019ko martxoaren 1a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University College Dublin Illinois Institute of Technology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta ingeniaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie d'architecture (en) Accademia di San Luca |
krjda.com |
Kevin Roche (Dublin, Irlanda, 1922 ekainaren 14 – Guilford, Connecticut, 2019ko martxoaren 1a) irlandar jatorriko arkitekto estatubatuarra izan zen.
Ikasketak Dublinen burutu eta agentzia baten lan egin ondoren, 1948an Irlanda utzi eta Estatu Batuetara joan zen Mies van der Rohe arkitektoarekin ikastera. Hezkuntza hura amaitzean Amerikan geratu eta lana aurkitu zuen Eero Saarinen arkitektoaren agentzian. Bost urte geroago bazkide nagusi bihurtu zen. 1961ean Saarinen hil egin zen eta abian zeuden lanak Rochek amaitu zituen, hala nola New York aireportuko TWA terminala eta Saint Louiseko Gateway Arch izeneko arkua, biak AEBn.
Rochek sona handia hartu zuen, batez ere enpresa handien egoitzak eraikitzeko aukeratu zutelako. Rochek Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen. Haren hainbat eraikin monumentu izendatu dituzte.
1982 urtean Pritzker Saria jaso zuen.