Kevlar

Kevlar
Aurkitze data1965
Identifikatzaileak
CAS zenbakia24938-64-5
Gmelin82391
Poliparafenileno tereftalamidaren egitura kimikoa

Kevlarra edo poliparafenileno tereftalamida Stephanie Kwolek kimikariak lehen aldiz, 1965. urtean sintetizaturiko poliamida bat da. Stephaniek DuPontentzat lan egiten zuen. Kevlar zuntzen lorpena, ez zen batere erraza izan, eta Herbert Bladesen ekarpena nabarmendu behar da. Herbertek, prozesuan erabili beharreko disolbatzailearen arazoa konpondu zuen. Azkenik, DuPontek, 1972. urtetik aurrera, merkaturatu egin zuen.

Bi Kevlar mota daude batik-bat: Kevlar 29a eta Kevlar 49a

Kevlar 29a, ekoizpenetik irteten den zuntza bera da. Ohi, bere propietate mekanikoengatik, tiretan errefortzu bezala, edo ehunentzat erabiltzen da. Bere erabilpenen artean, kable, arropa erresistente (babeserako) eta balen aurkako txalekoen fabrikazioak daude.

Kevlar 49a, material konposatu bat eratzeko, zuntzak erretxinean zopatuak izan behar direnean erabiltzen da. Kevlar 49aren zuntzak gainaldetik bakarrik daude tratatuak, erretxinarekin izango duen lotura errazteko. Kevlar 49a muturreko kirolen ekipamendurako bozgorailuendako eta industria aeronautikoan erabiltzen da.

Poliamida honek, talde aromatikoak ditu bere barnean (aramida bat da), eta talde hauen artean elkarreragina dago. Baita ere amida taldeen artean, hidrogeno zubien bidez. Elkarreragin hauen ondorioz, lortutako zuntzek, prestazio altuak erakusten dituzte, makromolekula guztiak noranzko berean orientatuak geratzen baitira, baita ongi paketatuak ere.

Polimero honen sintesia, p-fenilendiamina eta azido tereftalikoaren dikloruroaren pausoz pausoko polimerizazioaren bidez egiten da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne