Khan Yunis خان يونس | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mendeko lurralde | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Khan Yunisko Gobernazioa |
Izen ofiziala | خان يونس |
Jatorrizko izena | خان يونس |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°20′38″N 34°18′09″E / 31.34389°N 34.3025°E |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 142.637 (2007) |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1389 (egutegi gregorianoa) |
Hiri senidetuak | Palermo, Hamar, Almuñécar eta Évry |
Hizkuntza ofiziala | arabiera |
khanyounis.mun.ps |
Khan Yunis[1] (arabieraz: خان يونس) Gazako zerrendako hego-mendebaldean dagoen hiria da. Palestinako zenbait errefuxiatu-eremu ditu, garrantzitsuena Al Amaleko kanpamentua, 1948ko arabiar-israeldar gerrako milaka errefuxiatu palestinar bildu zituena. Hiriko populazioa Palestinako Estatistika Bulegoak zenbatzen ditu: 142,637 2007an, 202,000 2010ean eta 350,000 2012an.[2] Khan Yunis Mediterraneo itsasotik 4 kilometrora baino ez dagoen arren, klima eskualde erdilehorrekoa da, eta urteko prezipitazioa 260 mm ingurukoa.
Khan Yunisen barrutiak bost kide ditu Palestinako Legegintzako Kontseiluan. Palestinako 2006ko hauteskundeen ondoren, Hamas-eko hiru diputatu aukeratu ziren, Yunis al-Astal barne, eta Al-Fatahko bi, Mohammed Dahlan barne. Gaur egun, hiria Gazako Hamasen administraziopean azpian dago.
2023ko gerran UNRWA, Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak iragarri zuenez, Isralek euren 104 langile hil zituen gutxienez. Erakundeak zehaztu zuenez, hilabetean 1,7 milioi palestinarrek utzi zuten beren etxea Gazako Zerrendan, urriaren 7tik. Horietatik, 884.000 inguru UNRWAk Zerrendan zituen 154 instalaziotan zeuden; tartean Erdialdean, Khan Yunisen eta Rafahn dauden 97 instalaziotan 724.000 errefuxiatu. Hain zuzen ere, iparraldetik azken horietara joateko esan zien Israelek Gazako biztanleei.[3][4] 2023ko azaroaren 20an 1,7 milioi barne desplazatu zeuden Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77.[5]