Kia Soul | |
---|---|
Ekoizlea | Kia Motors |
Marka | Kia Motors |
Aurrekaria | Kia Joice (en) |
Ondorengoa | Kia Venga (en) |
Segmentua | supermini (en) |
Luzera | 4.105 milimetro |
Kia Soul B-segmentuko auto modelo bat da, Kiak 2008tik ekoitzia eta merkaturatua. Enpresa korearrak hasieratik crossover hitzaz deskribatu eta merkaturatu izan du, kontzeptu estetikoen nahasketa bat baitakar, bere kutxa forma laukia eta sabai altuan ikusten dena, barne-espazioa maximizatzeko diseinua delarik jori.[1][2][3][4] SUV estiloko automobila izan arren, Soul-a ez da inoiz lau gurpileko trakzioz egin, aurreko trakzioko ibilgailua da.[5]
Soula 2006an agertu zen lehen aldiz, Detroiteko auto erakusketan kontzeptu-modelo gisa. Produkzioko modeloa 2008an hasi zen egiten eta Parisko auto erakusketan ikusi zen lehen aldiz. Hasieran, Kiak esan zuen Soul-a Estatu Batuetako merkatura zuzenduta dagoela, eta 18 eta 35 urte bitarteko erosleei zuzenduta zegoela.[6]
Bigarren belaunaldiko modeloa 2013rako garatu zen kanpoko eta barneko neurri handiagoak zituen, atzeko xasis berrituarekin baina kutxa formei eutsiz.[7] Hrugarren belaunaldian ere merkaturatu zen 2019an.[8] 2014az geroztik, Soul EV izeneko bertsio elektrikoa ere merkaturatu du Kiak.