Kiasma optiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | ikusmen-sistema |
Identifikadoreak | |
Latinez | chiasma opticum |
MeSH | eta A08.186.211.200.317.578 A08.800.800.120.680.600 eta A08.186.211.200.317.578 |
TA | A14.1.08.403 |
FMA | 62045 |
Terminologia anatomikoa |
Kiasma optikoa hipotalamoaren azpialdeko X-formako partezko dekusazioa da; bere bidez nerbio optikoak eta garuna elkarren jarraian aurkitzen dira.[1] Forma obalatuko egitura da, eta eskuineko begiko nerbio optikoaren eta ezkerreko begiko nerbio optikoaren arteko lotunea da. Egitura horrek gutxi gorabehera 12 milimetroko zabalera, 8 milimetroko luzera eta 4 milimetroko altuera du, eta garunaren oinarrian dago, guruin hipofisariotik 5 edo 10 milimetrora. Gurutzaketa horretan, zuntzen erdiak eskuineko nerbio optikotik ezkerreko traktu optikora igarotzen dira, eta alderantziz. Kiasma optikoa aurreko garun-hobian dago, zela turkiarraren aurretik.
Erretina bakoitzean sortutako irudiak garunaren beste aldean, kiasma optikoan, gurutzatzen dira. Horri esker, bi begien eremuaren alde bakoitzeko irudiak garunaren alde egokian transmititzen dira. Kiasma optikoaren ondoren, nerbio optikoei traktu optiko deitzen zaie.