Kieveko oblasta Київська область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Kiev |
Geografia | |
Azalera | 28131 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1721800 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 61,2 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.kyiv-obl.gov.ua/ |
Kieveko oblasta (errusieraz: Киевская область, translit. Kievskaïa oblast) edo Kyiveko oblasta (ukraineraz: Київська область, translit. Kyïvs’ka oblast), Ukrainako ipar-erdialdeko probintzia edo oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Txernihiv eta Poltavako oblastekin, hego-ekialde eta hegoaldean Txerkasiko oblastarekin, hego-mendebaldean Vinnitsyako oblastarekin eta mendebaldean Zhytomyrko oblastarekin[1]. 28.131 km²ko azalera du eta 2010eko urtarrilaren 1ean 1.721.800 biztanle zituen[2]. Oblastaren zentro administratiboa Kiev da. Hala ere, hiri hau estatus bereziko entitate administratibo autonomoa da eta ez da, beraz, oblastaren parte.