Kimiorrezeptore | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A08.800.950.500 eta A11.671.650.915.500 A08.675.650.915.500, A08.800.950.500 eta A11.671.650.915.500 |
FMA | 85604 |
Terminologia anatomikoa |
Kimiorrezeptorea edo kimiozeptorea[1] kinada kimikoak jasotzen dituen zentzumen-organo edo zelula terminala da.[2] Kimiorrezeptore bat seinale kimiko bat ekintza potentzial bihurtzen duen zentzumen-errezeptorea da. Beste era batera esanda, inguruneko estimulu kimiko batzuk atzemateko gai den errezeptorea da. Estimulu horiek kanpokoak (dastamenaren eta usaimenaren zentzumenak bezala) zein barnekoak (oxigenoaren presio partziala, edo karbono dioxidoa, pH-a edo odoleko molekula baten kontzentrazioa -hormona-) izan daitezke.[3]