King David hotela | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′28″N 35°13′20″E / 31.7744°N 35.2222°E |
Altitudea | 778 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1931 |
Inaugurazioa | 1931 |
Jabea | Dan Hotels Ltd. (en) |
Arkitektura | |
Solairuak | 6 |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | רח' המלך דוד 23 |
Webgune ofiziala | |
King David hotela (hebreeraz: מלון המלך דוד, Malon ha-Melekh David) Jerusalemen dagoen bost izarreko hotela da. 1931n inauguratu zuten, bertako kareharri arrosaz erabiliz. Ezra Mosseri bankari judu-egiptoar aberatsak sortu zuen. Errege David kalean dago, hiriko erdialdean, Hiri Zaharrera eta Sion mendira begira.
Dan Hotels taldeko hotel hau, tradizionalki, estatuburuek, dignatarioek eta beste pertsona ospetsu batzuek Jerusalemera egindako bisitetan aukeratu dituzte. Irgun talde paramilitar sionistak egindako atentatu terroristaren jomuga izan zelako ezaguna ere bada. Atentatu horretan 91 pertsona hil ziren.[1]