Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
King David hoteleko atentatua | |
---|---|
![]() | |
Mota | atentatu operazio militar |
Honen parte da | Jewish insurgency in Mandatory Palestine (en) ![]() |
Data | 1946ko uztailaren 22a (12:37 (en) ![]() |
Garaia | Aro Garaikidea |
Kokaleku | King David hotela |
Herrialdea | Palestinako Britainiar Mandatua |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | King David hotela |
Kausa | Operation Agatha (en) ![]() |
Honen ondorioa | Operation Shark (en) ![]() |
Pertsona hilak | 91 |
Pertsona zaurituak | 46 |
King David hoteleko atentatua 1946ko uztailaren 22an Jerusalemgo King David hotelean gertatutako atentatu terrorista bat izan zen. Irgun Zevai Leumik burutu zuen Palestinako Britainiar Mandatuko Komandantzia Militarraren eta Britainiarren Ikerketa Kriminaleko Dibisioaren egoitzan. Atentatuak 92 hildako eragin zituen (terrorista bat barne), horietako 18 juduak zirelarik, britainiarrek Agentzia Judua inbaditu eta Mandatuko alde guztietako 2500 judu baino gehiago Agatha Operazioan atxilotu ondoren.
Jerusalemgo Rey David hotelaren hegoaldeko hegala, britainiar erregimenaren gobernu-erakunde nagusiak hartzeko okupatu zuten, armadaren kuartel nagusia eta gobernu zibila barne. Metrailadore-kokalekuak eraiki zituzten hainbat tokitan. Soldadu, polizia eta detektibeek zaintza estu eta etengabea egiten zuten Mandatuko agintari britainiar gorenak gordetzen zituen eraikinean.
Irgunek Erresistentzia Juduko Mugimenduaren (Hagana, Irgun eta Lejiko mugimendu komuna, Bigarren Mundu Gerraren ondoren britainiar erregimena Palestinatik kanporatzea eta lurralde horretan juduen independentzia borroka armatuaren bidez lortzea helburu izan zuena) aginte bateratuaren esku utzi zuen eraikina suntsitzeko plana, honek ez zuen onartu, baina ezta baztertu ere, une egokia ez zela argudiatuz.