King Kong 1933ko Ameriketako Estatu Batuetako abentura filma da, Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsackek zuzendutakoa eta Fay Wray, Robert Armstrong eta Bruce Cabot aktoreek antzeztua. RKO Pictures etxeak ekoiztu zuen eta gidoia Ruth Rosek eta James Ashmore Creelmanek osatu zuten, Merian C. Cooperren eta Edgar Wallaceren ideia batetik abiatuta.[1] Filmak Kong simio erraldoiaren istorioa kontatzen du, zelan aurkitu zuten uharte galdu batean eta zelan, gogoz bestera, zibilizaziora eraman zuten.