Kinsey, 2004ko Bill Condon estatubatuarrak zuzendutako biografia drama film bat da. Alfred Kinsey (1896-1956) sexologiaren aintzidariaren bizitza islatzen da. Liam Neeson, Laura Linney, Chris O'Donnell, Peter Sarsgaard, Timothy Hutton, John Lithgow, Tim Curry, Oliver Platt eta Dylan Baker aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Laura Linney).