Kish | |
---|---|
Zigurat baten hondakinak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Irak |
Governorate of Iraq | Babilonia probintzia |
Eskualdea | Babiloniako probintzia |
Koordenatuak | 32°32′25″N 44°36′17″E / 32.5403°N 44.6047°E |
Historia | |
Kultura | Sumer |
Kish[1] (sumerieraz: Kiš; akadieraz: kiššatu) Mesopotamia Beherearen iparraldeko hiria izan zen, geroago Akad lurraldea izango zenean kokatua, Babiloniatik 15 kilometro inguru ekialdera. Zir aski K.a. 3. milurtekoaren hasieran sortu zuten tell hau, haren inguruan kokaleku antzinagokoen aztarnak dauden arren: Ras El'Amiya (Obeid Aroa K.a. 4000-K.a. 3500), Yemdet Nasr (Uruk Aroa, K.a. 3500-K.a. 3000). Kishek (Tell al-Uhaymir), Ingharra, Uhaimir eta garrantzi gutxiagoko beste kokaleku batzuk hartzen ditu.
Kish hiria izan zen, ziur asko, Mesopotamia Behereko eta Diyala Behereko semiten (akadiarren) erdigune komertzial eta politikoa; bertako biztanleria nagusiki akadiarra zen aro aurredinastikoan, erregeen zerrendak erakusten duen bezala, argi eta garbi izen semitak baitituzte.
Akadeko hiri nagusia izan zen, eta Mesopotamia Behereko zati handi batekoa geroago. Hori dela eta, "Kisheko errege" edo "Lau zatietako errege" (Sumer, Elam, Subartu eta Amurru, Kish erdian zegoela) titulua hartu ohi zuten sumertar-akadiar erregeek, beren gailentasuna nabarmentzeko asmoz.