Kiss of the Spider Woman (euskaraz: «Armiarma emakumearen musua») 1985eko drama filma da, Héctor Babenco argentino-brasildar zinemagileak zuzendu zuena. Manuel Puig argentinar idazlearen El beso de la mujer araña eleberrian oinarriturik dago. William Hurt, Raul Julia, Sonia Braga, José Lewgoy, Milton Gonçalves eta Denise Dumont izan ziren antzezle nagusiak.
Gizonezko aktore onenaren Oscar saria (William Hurt) irabazi, eta film onenaren, zuzendari onenaren (Héctor Babenco) eta egokitutako gidoi onenaren (Leonard Schrader) Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen.