Taxonomia biologikoan, klasea organismoen sailkapenaren maila taxonomiko bat da. Maila hau filumaren eta ordenaren artean dago.
Esaterako, Mammalia klasea (ugaztunak) Chordate filumaren barruan dago. Era berean, klase honen barruan Carnivora ordena (haragijaleak) dago.