Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GIEC eta IPCC |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea, gobernu arteko erakundea, environmental organization (en) eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Jarduera sektorea | environment (en) |
Herrialdea | Suitza |
Agintea | |
Lehendakaria | Hoesung Lee (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Munduko Meteorologia Erakundea eta Nazio Batuen Ingurumen Programa |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea[1] edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea[2] —ingelesezko siglaz ezaguna: IPCC[2]— (ingelesez: Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPCC) Nazio Batuen Gobernu Arteko erakundea da[3]. Talde honen eginkizuna klima-aldaketaren eragin eta arrisku natural, politiko eta ekonomikoei, zein erantzun estrategia posibleei buruzko informazio objetibo eta zientifikoa zabaltzea da[4] .
IPCC 1988an sortu zen Munduko Meteorologia Erakundea (MME) eta Nazio Batuen Ingurumen Programaren eskutik, eta gero Nazio Batuen Batzar Nagusiak berretsi zuen. Bazkidetza MMEko eta NBEko kide guztiei irekita dago. IPCCk klima aldaketari buruzko nazioarteko itun nagusia den Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketaz (ingelesez UNFCCC) erakundearen funtzionamendurako garrantzitsuak diren txostenak lantzen ditu. UNFCCCren Itunaren helburua atmosferako berotegi-efektu gas kopurua orekatzea da, gas horiek sistema klimatikoarekiko interferentzia arriskutsua galaraziko duten mailara jaitsiz.
IPCCk argitaratutako txostenek "Gizakiak eragindako klima-aldaketaren arriskuak, eta bere eragin potentzialak egokitzeko eta arintzeko aukerak ulertzeko oinarri zientifikoa” eskeintzen dituzte [5]. IPCCk ez du lehen mailako ikerketarik egiten, ezta klima edo klimarekin lotutako fenomenoak monitorizatzen ere. Horren ordez, jadanik argitaratutako literatura ebaluatzen du, binaka berrikusitako iturriak[6] eta berrikusi bakoak barne. Hala ere, literatura biltzen eta sintetizatzen egindako lanagatik bada ere, IPCCk zientzia klimatikoaren ikerketa sustatzen duela esan daiteke, sarritan txostenen amaieran ezagutzaren edo ikerketaren mugak eta hutsuneak azpimarratzen baitituzte, premiazkoak diren ikerketa lerroak adieraziz. Izan ere, IPCCren Bosgarren Ebaluazio Txostenak 2015eko Parisko Hitzarmenerako ekarpen zientifiko kritikoa egin zuen[7].
Milaka zientzialarik eta beste aditu batzuek borondatez [8] parte hartzen dute txostenen garapen eta berrikuspenean. Behin txostena prestatuta, gobernu guztietako ordezkariei aurkezten zaie, zirriborroa argitaratu baino lehen berrikusteko aukera euki dezaten. Orokorrean, IPCCren txostenek zientzialari klimatiko nabarmenen adostasuna lortu ez ezik, 120 gobernu parte-hartzaile baino gehiagoren adostasuna ere izaten dute.