Klima ekuatoriala ekuatoretik hurbil dauden eremu bero intertropikaletako klima mota da. Urte osoan bero handia izaten da, batez beste 25/27 °C inguru. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Euria sarri izaten da, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik.
Eremu klimatiko honetan daude munduko emari handieneko ibaiak, besteak beste Amazonas eta Kongo. Ondorioz, sarri ibaiek gainezka egiten dute, eta zenbait urtarotan uholdeak izaten dira.