Klon Gerrak

Klon Gerrak
Data22 ABY-tik 19 ABY-ra
LekuaStar Wars-eko unibertsoa
Emaitza
  • Separatisten porrota.
  • Errepublikaren bihurketa Inperio Galaktikoan.
  • Jedi ordenaren desagerketa.
  • Anakin Skywalker Darth Vader-an bihurtzen da.
Gudulariak
Errepublika Galaktikoa Sistema Independenteen Konfederazioa
Buruzagiak
Palpatine kantzilerra
Mas Amedda
Jedi Kontseilu Nagusia

Darth Sidious
Dooku kondea
Grievous jenerala
Kontseilu Separatista

Artikulu hau gerrei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Star Wars: The Clone Wars».

Klon Gerrak Star Warseko fikziozko unibertsoan Errepublika Galaktikoa eta Sistema Independenteen Konfederakuntzaren (Separatistak ere deituak) artean gertatu ziren guduei deritze. Galaxiako gatazkarik handiena izan zen, eta bere historian eratutako armadarik handienetako bik borrokatu zuten, habitatutako planetetako bakoitza zatituz. Gerraren izena Errepublika galaktikoak erabili zuen klon armadagatik jasotzen du.

Gerra hau Sithen jaun iluna zen Darth Sidiousek hasi, zuzendu, mantendu eta amaitu zuen, separatistak gerrara bultzatu zituena, Palpatine kantziler gorenaren bere izaerarekin separatistei gerra deklaratu zien bitartean, hala, aldi berean bi alderdiak zuzentzea lortuz. Gatazka honekin, Sidious-Palpatinek bere helburu nagusiak bete zituen, Errepublika Inperio Galaktiko bihurtzea bera Enperadore izanik, baita bere aurreko Sithek denbora askoan zehar pentsatutako baina sekula bete gabeko lana zen Jedi Ordena ia erabat desagerraraztea ere.

Klon gerren kontzeptua Star Warsen sortzailea izan zen George Lucasek sortu eta garatu zuen, benetako munduan gertatutako gertaera historiko, politiko eta militarretan oinarrituz. Gatazka hau, lehen aldiz, Luke Skywalkerrek eta Leia printzesak aipatzen dute Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berrian aipatzen dute, ordutik aurrera jatorrizko trilogian berriz aipatzen ez den arren. Gainera, prekuelen estreinaldia baino lehen emandako datuak nahiko ahul eta zehaztugabeak ziren. Baina Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa eta Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua filmen estreinaldiarekin, marrazki bizidunetako telesailekin eta ondoren saltzen hasi ziren eleberri, gida eta komikien argitalpenekin, kontzeptu hori modu osoago baten garatu ahal izan zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne