Estatistikan, kobariantza bi aldagai kuantitatiboren arteko korrelaziorako neurria da.
Korrelazio lineala neurtzen du eta honela interpretatzen da (ikus Korrelazio):
Kobariantzaren balioaz ezin da inoiz jakin korrelazio lineala ahula edo sendoa den. Horretarako, Pearson-en korrelazio koefiziente lineala kalkulatu behar da.
Kobariantza bi aldagaien unitateen biderkaduretan neurtzen da. Dimentsioak edo unitate hauek izateagatik hain zuzen da neurri desegokia korrelazioaren sendotasuna aztertzeko.