Kolon (anatomia)

Kolon (anatomia)
Xehetasunak
Honen parteHeste lodia
Konponenteakgoranzko kolona
zeharkako kolona
beheranzko kolona
sigma
Artikulazioaileona
Itsua
ondestea
Identifikadoreak
Latinezcolon
MeSHeta A03.556.249.249.356 A03.556.124.526.356 eta A03.556.249.249.356
TAA05.7.03.001
FMA14543
Terminologia anatomikoa
Kolonaren atalak

Kolona[1] heste lodiaren zatirik handiena da, heste itsutik ondesteraino luzatzen dena. Kolona sabelaren behealdean kokatzen da, eta heste meharra arku-itxuran inguratzen du. Lau atal ditu: goranzko kolona (heste itsutik gibel azpiko eskuin-toleseraino), zeharkako kolona (eskuineko tolesetik ezkerreko toleseraino hedatzen dena), beheranzko kolona (ezkerreko tolesetik kolon sigmoideraino doana) eta kolon sigmoidea (beheranzko kolonetik ondesteraino).

Kolonak hondakinak desegiteko bakterioz osatutako flora du eta bere funtzio nagusia ileonetik ura, gatzak, bitaminak, sodioa... xurgatzea dira. Bestalde, haren eginkizun nagusia heste barneko gaia ondestera bultzatzea da, handik uzkian barrena kanpora iraitzia izateko.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1989]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne