Kolon eta ondesteko minbiziak, koloneko minbizi ere deitua, heste lodian, ondestean edota apendizean emandako era guztietako neoplasiak hartzen ditu barne. Mota honetako minbizi kasu askok jatorria koloneko polipo adenomatoso batean dutela uste da. Hazkuntza zelular hauek onberak izan ohi dira, baina noizbehinka minbizi-tumore bihurtu daitezke denborarekin. Gehienetan minbiziaren diagnostikoa kolonoskopia bidez egiten da. Tratamendua kirurgia izaten da, eta kasu askotan kimioterapia bidez jarraitzen da.