Kolonoskopia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | digestive endoscopy (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 45.23 |
GNS-9 | 45.23 |
MedlinePlus | 003886 |
eMedicine | 003886 |
MeSH | D003113 |
Kolonoskopia uzkian zehar sartzen den hodi malgu bat erabiliz heste lodi osoa eta, behar izanez gero, baita heste mehearen azken zatia ere (ileon terminala) zuzenean ikuskatzeko modua ematen duen proba da. Kolonoskopiak kolona bere osotasunean aztertzeko aukera ematen du; sigmoidoskopiak azkeneko herena soilik.[1] Proba diagnostiko gisa erabiltzen dute, biopsiak erauzteko eta terapeutika endoskopikoa egiteko aukera ematen du. Azterketa hori polipoak aterata egiteak koloneko minbiziaren ondoriozko hilkortasuna nabarmen murrizten duela egiaztatu zuten.[2]