Informatikan, komando bat programa informatiko bati ataza espezifiko bat egin dezan ematen zaion agindu bat da. Komando lerroko interfaze batetik emanda egon daiteke agindu hori, shell bat bezalakoa, sare-protokolo baten parte den sare zerbitzu batentzako sarrera bezala, edo erabiltzaile batek menu bateko aukera bat hautatuta erabiltzaile interfaze grafiko batean eragindako gertaera bat bezala.
Zehazki, komando terminoa lengoaia informatiko inperatiboetan erabiltzen da. Izena eratzen da lengoaia horietako adierazpenak inperatiboaren antzera idatzi ohi direlako. Lengoaia inperatibo batean adierazpen bat hizkuntza natural bateko perpaus bat bezala ikusten bada, orduan komando bat, oro har, hizkuntza horretako aditz bat bezalakoa da.
Programa askok formatu berezia duten argumentuak onartzen dituzte, aukerak bezala ezagutzen direnak. Aukerek programaren defektuzko portaera aldatzen dute. Argumentu batzuek fitxategiak bezalako objektuz hornitu ditzakete programak, eta horien gainean jardun. Hizkuntza natural batekin konparatuz, aukerak aditzondoak dira, eta beste argumentuak objektuak.