Komikia kontakizun bat osatzen duen irudi-sorta bat da, testuen bidez lagun daitekeena. 'Txisteak', 'kontuak', 'tebeoak' eta 'ixtorioak' hitzak, besteak beste, erabili izan dira komiki adierazteko lagunarteko erregistroan[1]. Argitaratzeko modurik ohikoena komiki-tira edo ziri-marra da, egunkari eta aldizkarietan agertzen dena, baita liburuetan ere.
Haren lehen aztarnak Europan, XV. mendean daudeu, aurretik AEBetan beste balizko lekukotza batzuk egon arren.
Nazioartean, oso ezagunak dira René Goscinny eta Albert Uderzo («Asterix»), Hergé («Tintin») komikigile europarrak eta Quino argentinarra («Mafalda»); halaber, Jose Escobar («Zipi eta Zape») eta Francisco Ibáñez («Mortadelo eta Filemón») bartzelonarrak. Euskarazko egileen artean, Patxi Gallego nabari da, helduentzat egin dituen lanengatik.