Komunikazio mugikorretako sistema orokorra[1] (ingelesezko Global System for Mobile communicationstik, GSM) telefono mugikor digitalentzako mundu-mailako sistema estandarra da. 1980ko hamarkadan garatu zen, eta 1992an erabili zen lehen aldiz.
GSM bezeroa telefonoaren bidez konekta daiteke ordenagailuarekin, eta posta elektroniko bidezko mezuak eta faxak bidali eta jaso ditzake, Internetera konekta daiteke, eta bestelako datu igorketa funtzio digitalak erabil ditzake, hala nola SMS mezu laburren zerbitzua.
GSMak har dezakeen datu transmisio abiaduragatik eta bestelako ezaugarriak direla eta, 2G telefonia mugikorraren belaunaldiari dagokion estandarra da. Honen luzapenak 3G telefonia mugikorrari pausu eman dio, UMTS estandarrari hain zuzen. Honek abiadura handiagoa hartzen du, eta sare arkitekturak ere ezberdintasunak ditu. Gainera, irrati protokolo ezberdinak erabiltzen ditu.