Konbinaketazko optimizazioa

Grafo lau haztatu baten gutxieneko hedadura zuhaitza . Gutxieneko hedadura-zuhaitz bat aurkitzea konbinaziozko optimizazioak dakarren arazo arruntenetako bat da.

Konbinaketazko optimizazioa optimizazio matematikoko azpieremu bat da, objektu multzo finitu batetik abiatuta objektu optimo bat aurkitzean datzana, non emaitza egingarrien multzoa diskretua den edo multzo diskretu batera murriztu daitekeen.[1] Optimizazio konbinatorioko ohiko arazoetako batzuk dira saltzaile ibiltariaren problema ("TSP"), gutxieneko hedadura zuhaitzaren problema ("MST") eta Bizkar-zorroaren buruketa. Arazo horietako askotan, lehen aipatutakoetan adibidez, bilaketa sakona ezinezkoa litzateke, eta, beraz, algoritmo espezializatuetara jotzea beharrezkoa dugu, bilaketa-espazioaren zati handiak baztertuz edo hurbiltze-algoritmoak erabiliz.

Konbinaketazko optimizazioak zerikusia du ikerkuntza eragilearekin, algoritmoen teoriarekin eta konplexutasun konputazionalaren teoriarekin. Hainbat arlotarako aplikazio garrantzitsuak ditu, besteak beste, adimen artifizialean, ikasketa automatikoan, enkanteen teorian, software ingeniaritzan, VLSIn, matematika aplikatuan eta konputazio zientzia teorikoetan.

  1. Schrijver, 2003, or. 1.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne