Konektore elektriko

Konektore elektrikoa zirkuitu elektriko edo elektronikoetako osagaiak edo zirkuitu batzuk haien artean lotzeko elementua da. Zirkuitu elektriko edo elektroniko bateko osagaiak elektrikoki konektatuta daude korronte elektrikoa pasatu baldin badaiteke batetik bestera eroale elektrikoen bidez.

«Manta DVD-012 Emperor Recorder» grabagailuaren atzeko aldea, hainbat konektore elektriko ikusgai daudelarik.

Oro har, konektore elektrikoa gailu elektromekanikoa da, eta zirkuitu elektriko edo elektroniko baten osagaien artean edo zirkuituen artean konexio elektrikoa ahalbidetzeko erabiltzen da.

Konexioa aldi baterakoa izan daiteke, ekipo eramangarrietarako bezala, muntatzeko eta desmuntatzeko tresna bat eska dezake, edo bi kable edo aparaturen arteko lotura iraunkorra izan daiteke.

Normalean, entxufe batek eta base batek osatzen dute kontektorea.


Ehunka konektore elektriko mota daude. Konektore-konfigurazio desberdinak fabrikatzen dira potentzia-aplikazioetarako, eta datu eta ikus-entzunezko aplikazioetarako. Egokigailu bat erabil daiteke konektore desberdinak lotzeko.

Konektore elektrikoak oinarrizko lau kategoriatan bana daitezke, funtzioaren arabera:

  • linea- edo kable-konektoreak, etengabe kable bati konektatuta daudenak, beste terminal batera konektatu ahal izateko (tresna finko batera edo beste kable batera)
  • Txasis- edo panel-konektoreak, etengabe ekipo bati konektatuta daudenak, erabiltzaileek gailu finko batera kable bat konekta dezaten
  • PCB konektoreak, zirkuitu inprimatuko plaka batean soldatutakoak, kable bat konektatzeko puntu bat eskaintzen dutenak (esaterako, zirkuitu integratuen hankatxoen antzekoak, torloju-terminalak, txartelen arteko konektoreak)
  • Juntura- edo itsasgarri-konektoreak (batez ere isolamendu-desplazamenduko konektoreak), etengabe kable pare bat lotzen dituztenak


Konputagailu sareetan, konektore elektrikoak interfaze fisikotzat hartzen dira eta sareko OSI ereduaren geruza fisikoaren parte dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne