Kongo edo Zaire[1] Erdialdeko Afrikako ibairik handiena da. 4.700 kilometroko luzera du (Chambeshi ibaia barne), hau da, Afrikako bigarren ibairik luzeena, Niloren ostean. Munduko bigarren ibairik jariotsuena da (batez besteko emaria 41.800 m³/s eta handiena 80.832 m³/s) Amazonasen ondoan.