Kongo Belgikarra Congo Belge (frantsesez) Belgisch-Kongo (neerlanderaz) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1908 – 1960 | |||||||
| |||||||
![]() Kongo Belgikarra (berde ilunez) eta Ruanda-Urundi (berde argiz) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Leopoldville | ||||||
Biztanleria | 13.500.000 (1930) | ||||||
Azalera | 2.345.000 km² | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Kongoar libera | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa (ofiziala), nederlandera eta bertako 200 hizkuntza baino gehiago. | ||||||
Historia | |||||||
Anexioa Belgikari | 1908 | ||||||
Independentzia | 1960 | ||||||
|
Kongo Belgikarra[1] (frantsesez: Congo Belge; nederlanderaz: Belgisch-Congo) 1908-1960 bitartean Belgikaren mende egondako kolonia izan zen. Bere mugak bat datoz gaur egungo Kongoko Errepublika Demokratikoarenekin. Belgikako parlamentuak sortu zuen, 1908ko azaroaren 15ean, ordura arte Belgikako errege Leopoldo II.aren jabetza izandako Kongoko Estatu Burujabea ordezteko[2].
Belgikako erregearen Afrikako jabetza honen azalera Belgikarena baino 80 bider handiagoa zen[3], eta Leopoldo II.a munduko lehenengo merkataria zen boli eta kakaotan. Hala ere, Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren izugarrikeriak ezagutu zirenean, Europa eta Estatu Batuetako gobernuek presio handia egin zuten, eta Leopoldok Belgikako gobernuaren esku utzi behar izan zuen eskualdea[2]. Koloniak, 1960ko ekainaren 30ean Kongo-Leopoldvillek independentzia aldarrikatu zuen arte iraun zuen. 1971n Zaire izena hartu zuen; 1997an, Mobutu boteretik kendu zutenean, Kongoko Errepublika Demokratikoa izena eman zioten.