Konposatu ase eta asegabeak

Kimikan atomoek molekuletan dituzten loturak ase eta asegabe gisa defini daitezke eta horren arabera konposatu ase edo asegabeak izango dira[1].

Konposatu aseek, karbono-atomoen arteko lotura guztiak bakunak dituzte. Ondorioz, ez dute adizio-erreakziorik pairatzen. Konposatu asegabeek, ordea, lotura bikoitzak edo hirukoitzak dituzte eta ondorioz, puntu horretan adizio-erreakzioak jasan ditzakete.

Kimika organikoan alkanoak konposatu aseak dira eta alkenoak, alkinoak eta eraztun aromatikoak asegabeak.

Ethan Lewis Propan-1-ol structure of Et2NH
Etanoa, asea 1-propanola, asea Dietilamina, asea
Ethene structural Structural formula of allyl alcohol Alpha-Linolenic acid Structural Formulae V.2
Etilenoa, asegabea Alil alkohola, asegabea Azido alfa-linolenikoa, asegabea
  1. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos; Fernando; Izurieta, Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 531 or. ISBN 84-86967-71-6..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne