Konpresore | |
---|---|
Ponpa eta makina | |
Konpresorea fluido konprimagarrien presioa handitzen eta haiek lekualdatzen dituen makina da.[1]
Ponpek eta konpresoreek fluidoak garraiatzen dituzte presioa handituz, baina bien arteko alderik nabarmenena hau da: lehenak makina hidraulikoak direla, eta besteak berriz, makina termikoak. Azken hauetan fluidoa konprimagarria da, eta dentsitate eta tenperatura aldaketa nabarmenak egon ohi dira. Haizagailuan azkenik, fluido konprimagarriak mugitu arren, ez dago presio, dentsitate eta tenperatura aldaketa nabarmenik.