Konradotar dinastia | |
---|---|
Mota | familia noblea |
Herrialdea | Ekialdeko Frantzia eta Alemania |
Konradotar dinastia edo konradotarrak[1] duke eta konde frankoen dinastia izan zen, VIII. mendean hasi eta XI.ean iraungi zena. Konrado Lahngaukoak (906an zendua) eta haren seme Konrado I.a Alemaniakoak eman zioten izena leinuari.