Konstantino VII.a | |||
---|---|---|---|
913ko ekainaren 6a - 959ko azaroaren 9a ← Alexandro Bizantziokoa - Erroman I.a, Erroman II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 905 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 959ko azaroaren 9a (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||
Familia | |||
Aita | Leon VI.a Jakituna | ||
Ama | Zoe Karbonopsina | ||
Ezkontidea(k) | Helena Lekapene (en) (919 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta historialaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Konstantino VII.a Porfirogeneta (grezieraz: Κωνσταντίνος Ζ΄ Πορφυρογέννητος, Kōnstantinos VII Porphyrogennētos, purpuran jaioa), (Konstantinopla, 905 – 959ko azaroaren 9a) 913-959 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[1]. Leon VI.a Jakituna bizantziar enperadorearen semea eta Alexandro III.a bizantziar enperadorearen iloba zen. Bere ezizena Leonen seme legitimo (edo zehatzago esanda, legitimatu) bezala jaso zuen, Inperioko tronuko ondorengoen jaiotzarako erabiltzen zen Konstantinoplako jauregi inperialeko gela purpuran jaio zelako.