Konstantinos Demertzis (grezieraz: Κωνσταντίνος Δεμερτζής; Atenas, 1876ko urtarrilaren 12a – ibidem, 1936ko apirilaren 13a) greziar politikaria izan zen, Greziako lehen ministroa 1935etik 1936ra.
1896an zuzenbidean doktoratu zen Atenaseko Unibertsitatean eta ikasketak zabaldu zituen Munichen. 1904an Zuzenbide Zibila irakasten hasi zen Atenasen.
Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1910ean lehen aldiz parlamentuko kide hautatu zuten. 1913an Nikolaos Stratosen gobernuan Itsas ministro izendatu zuten eta 1917an Alexandros Zainisen gobernuan. 1928tik 1935era Familia Zuzenbideko irakaslea izan zen Atenasko Unibertsitatean.
Greziako Erresuma berrezarri ondoren 1935eko azaroan lehen ministro izendatu zuten, 1936ko urtarrilean hauteskundeak antolatzeko misioarekin. Hiru hilabete geroago hil zen karguan.