Kontxako geltokia

43°19′02″N 1°59′01″W / 43.317129°N 1.983669°W / 43.317129; -1.983669
Kontxa-Erdialdea
Eraikitzen
Geltokiaren kokapena Donostiako Erdialdean.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Bentaberri    Easo »
« Bentaberri    Easo »
« Bentaberri    Easo »
Kokapena
HelbideaEaso kalea, 23; 20006
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera2022
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara
1K  Zumaia - Amara
E2  Lasarte-Oria - Hendaia

Kontxa-Erdialdea edo Kontxa Euskotren Trena eragilearen E1, 1K eta E2 lineen parte izango den lurpeko geltokia da, Donostiako udalerriko Erdialdean kokatuko dena.

Donostiako pasantea martxan jartzearekin batera inauguratuko da, lanak 2017ko udazkenean hasi zirela eta 2022ko hasierarako amaituta egotea aurreikusten delarik,[1] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte izango da.

Donostiako pasantea 4,2 kilometro luzedun trenbide saihesbidea da, Lugarizko geltokian hasi eta Antigua auzotik igaroko dena, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz.

Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa izango ditu, eta nasa aldaketa trenbideen gaineko bestibulutik egingo da.

  1. Irekia. Irekia - ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne