Kontzientzia pertsona batek bere existentziaz, izaeraz, sentsazioez, gogoetez eta ekintzez duen ezagutza berehalakoa eta zuzena da.[1] Kontzientzia-egoerak esperientzia-egoerekin ere lotzen dira, halako moldez non kontzientzian irudikatutako egitura esperientziaren egituran islatzen baita.[2]
Zientzialari batzuek kontzientziak lotura estua duela eta, nolabait, arretaren sinonimoa dela proposatu dute,[3][4] eta beste batzuek, berriz, ezberdinak direla.[5] Kontzientziak eta arretak korrelazio neuronal ezberdinak dituztela frogatzeko ebidentziak daude, nahiz eta ikerketa gehienek ikusmen-estimuluen arreta, kontzientzia eta pertzepzioa bakarrik aztertzen duten.[6]