Kopto artea bi adiera dituen terminoa da:
Kopto artea ezaguna da bere horma pinturengatik, ehunengatik, eskuizkribu irudiztatuengatik eta metal lanengatik. Lan horietatik guztietatik asko monasterioetan eta elizetan gorde dira. Nilo ibaiaren goialdean garatu zen, eta V. eta VI. mendean iritsi zen heldutasunera.
Islamiar arteak eragin handia izan zuen hartan, arabiarrek Egipto konkistatu zutenetik (640-642). Estilizazio handikoa da, abstrakzioaren muga-mugakoa. Erromatar eta kristau gaiak erabiltzen ditu. Horma irudi hondar batzuk gorde dira, Testamentu Berriko eszenak irudikatzen dituztenak.