Kora (artista)

Kora (artista)

Bizitza
JaiotzaSizion, ?
Familia
AitaButades
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Korinto

Kora (antzinako grezieraz: Κόρα) edo Callirrhoé K.a. VII mendeko Sizion antzinako hiri greziarreko margolari eta eskultorea izan zen.

Plinio Zaharrak bere Historia Naturala (latinez Naturalis Historia) lanean aipatzen duenez erliebea modelatzearen asmatzailea izan ziren Sizioneko Kora eta bere aita Sizioneko Butades. Kondairak honela dio:

≪Sizioneko Butadesek Korintoko mutil gazte bat hartu zuen ikasle eta Kora berataz maitemindu zen. Lana bukatu eta alde egitera zihoan gauean Korak honen aurpegiak horma batean egiten zuen itzala perfilatu zuen ikatz zati batekin. Butades aitak profil hori ikusi eta buztinezko eskultura egin zuen. Eskultura hau Korinton ikusgai egon zen Lucius Mummius jeneral erromatarrak K.a. II. mendean hiria harpilatu zuen arte[1].≫
  1. «Brooklyn Museum: Kora» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne