Koroatzea | |
---|---|
![]() | |
![]() Gasteizko Koroatze auzoko Eulogio Serdan kalea. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01012 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′10″N 2°40′35″W / 42.8528°N 2.6764°W |
Demografia | |
Biztanleria | 12.774 (2023) |
Koroatzea Gasteizko (Araba) auzoa da. Alde Zaharraren ipar-mendebaldean dago. Iparraldetik hasita eta erlojuaren orratzen norantzan, mugakide ditu Pilar, Zaramaga, Alde Zaharra, Lovaina eta Txagorritxu auzoak.
Auzoko etxebizitza gehienak 1960ko eta 1970ko hamarkadetan eraiki ziren. [1] Merkataritza jarduera handiko auzoa da, batez ere Gorbeia kalearen inguruetan. Auzoa Andre Mariaren Koroatzearen elizaren inguruan eraiki zen. Eliza 1958-1960 urte bitartean eraiki zen Miguel Fisac (1913-2006) arkitekto ezagunaren diseinuari jarraiki.
Euskaraz ere Errota Zaharra edo Errota deitu ohi zaio auzoari, gaur egungo Santo Domingo plazan zegoen errotari erreferentzia eginez. [2]