Korsakoven psikosi | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | Wernicke encephalopathy (en) ![]() ![]() thiamine deficiency (en) ![]() |
Espezialitatea | psikiatria |
Sintoma(k) | fixation amnesia (en) ![]() ![]() ![]() cryptomnesia (en) ![]() |
Honen izena darama | Sergei Korsakoff (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F10.6 |
GNS-9-MK | 291.1, 294.0 |
GNS-10 | F10.6 |
GNS-9 | 291.1, 294.0 |
OMIM | 277730 |
DiseasesDB | 14107 |
eMedicine | med/2405 |
MeSH | D020915D020915 |
Disease Ontology ID | DOID:10915 |
Korsakoven psikosia edo Korsakoven sindromea buruko eritasuna da, Sergei Korsakov errusiar neuropsikiatrak aztertu zuena. Garunean du eragina, eta ezaugarri nagusia amnesia larria da (oroimen-gabezia), baina ez dakar galera intelektualik. Gaixoak nekez ikas dezake informazio berria, eta ez da gauza gertatu berri diren jazoerak gogoratzeko. Zenbaitetan, iragan urruneko gertaerak ere ahaztu egiten zaizkio, eta hutsuneak betetzeko informazioa asmatzeko joera izan ohi du. Arrazoi nagusia alkoholismoa da, batez ere tiamina (B1 bitamina) falta denean, eta garun-gaixotasunak edo zauri larri batek ere eragin dezake. Askotan, gaixotasun iragankorra izaten da, baina kroniko bihur daiteke.